XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauetako uhaska gehienak ur-hornikuntzarako eta industriaren erabilpenerako ere suertatu ziren, hemen aipa genezake nola El Regato edo Gorostiza Altos Hornos de Vizcaya-renak diren, edo Arkotxa uhaskaren eraikuntzak Unión de Explosivos Rio Tintoren partaidetza ezagutu zuen.

Lertuetxe uhaska bera ere Down Chemical-ek eraiki zuen.

Hamasei presa hauetik gehienek berrogei urterik ez dute eta honek badirudi berauen artapen egoera orokorra ona dela esatea bultzatzen gaitula.

Hala ere, uhaska presen hauen arteko batzuk, ur-hornikuntzaren arrazionalizazio eta sistematizazioa, uraren tratamendu bereziak direla eta utzi egin dituzte.

Gaurregun, Troka, Aranzelai, Uraburuk, Galdakaon edo Arkotxak Zaratamon, besteak beste etorkizuna argitzea eskatzen dute.

Bideak irekiak eta urratuak egon arren, horra hor Aranzelain eta Lekubason egindako atsedenaldirako inguruneak, baina utzitako beste presa horiekin zerbait egitea garrantzizkoa da, eta agian neurri gordinak hartuz.